XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uztailaren 10rrean aliatuek Sizilia lurrartu zuten jazarpenik aurkitzen ez zutelarik inon.

Lurratze honek gertaera guztiz garrantzizkoak ekarri zituen hiriburura.

Uztailaren 24eko arratsaldez Faszisten Batzar Handiren bilera nahastu batean Mussolinik erregeri dimisioa eska ziezaiola eskatu zen; eskatu eta berehalaxe onartu zitzaion.

Elkarhizketatik ateratzerakoan, Mussolini atzipetua izan zen eta Badoglio mariskalari agindu zioten gobernu berria era zezala.

Kolpe honekin, faszisten alderdia bertan behera desegina geratzen zen, eta Badoglio mariskala Eisenhower ifaramerikar gudalburuarekin hitzarmenetan hasi zen.

Irailaren 3an amaitu ziren hizketa hauek harmauztea edo armistizioa izenpetzearekin.

Halaz eta guztiz, alemandarrek egindako itunari ez zioten ukatu eta Italiaren aliatu izaten jarraitu zuten.

Beraz, italiar penintsulako tokirik estratejikoenak okupatzen hasi ziren, Mussolini askatu zuten, Apeninoetako hotel batetan gatibu zegoena, eta Errepublika Sozial baten aitzindari izendatu zuten.

Alemandarrek Italiako ifarraldeko eskualde industriadunean eratu zuten erakundea genuen hori.

Eraso handia. Une hartaz gero gertaerak bata bestearen gainetik joan zitzaizkigun aurrera eta amerikarrak berealdiko ekintza handi eta zabal bat emateko gertuketak egiten hasi ziren, azken erasoa europear gazteluari izena daramana alegia.

Bonba atomikoak Hirosiman zutirik utzi zuen etxeetariko bat.